Pulpo Eskubaloiko bost jokalari Euskadiko selekzioarekin Blanesera.

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko abe. 23a, 17:22

Pulpo Eskubaloiko 5 jokalari hautatu dituzte Euskadiko selekzioarekin Espainiko Txapelketan jokatzeko.

Blanesen ,Gironan, izango da 2017ko Espainiako Selekzioen Txapelketa, urtarrilaren 2tik 7ra. Euskadiko selekzioek lehiaketan parte hartuko dute hainbat mailetan eta bertan izango dira Pulpo Eskubaloiko 5 jokalari.

Infantil emakumezko mailan, Aiora Agirrezabalaga eta Joana Zabala.

Infantil mutilezkoen mailan, Hodei Iztueta eta Asier Iribar.

Kadete emakumezko mailan, Ainhoa Larrañaga.

Esperientzi polita eta aberasgarria izango da gure jokalarientzat, kirol maila altuan lehiatzeko aukera izango dute eta. Zorte on eta ondo pasa!!