Pulpo Eskubaloia partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko abe. 12a, 18:13
PULPO eskubaloiko taldeek abenduak 8,10 eta 11an jokatu dituzten partiduen emaitzak:

Aste bukaera nahiko makala izan dugu. Alde batetik, talde gehienak atsedena zuten eta oso partidu gutxi izan ditugu. Bestetik, partidu bakarra irabazi dute kadete mailako nesken mailan, eta bi partidu galdu dira, kadete eta senior mutilena.

Alebin neska-mutilak Usurbilen aurkako lagunarteko partiduak jolastu dituzte, neskak partidu biak irabaziz eta mutilak partidua galduz. Ikasten jarraitzeko ondo datozkie lagunarteko partidu hauek gure txikiei.

Aurrera Pulpo!!