MANTZIORKO ZUBIA

Erabiltzailearen aurpegia Pello Etxabe 2015ko abu. 20a, 11:04
1599ko San Bartolome eguna baino hamabost egun lehenago Oikiako Mantziorko zubian urte horretan egindako lanen azterketak onartu ziren.

1599ko San Bartolome eguna baino hamabost egun lehenago Oikiako Mantziorko zubian urte horretan egindako lanen azterketak onartu zituen Mantzisidor etxeko jabea zen Mariana Aizaga Mancisidorrek.

Lanak ez ziren nolanahikoak izango. Zubiaren estribuetan, zubi-begietan eta errotaren ondoko moilan egin ziren. Hamar bat harginek parte hartu zuten, tartean Zumaiako Pascual Mancisidor eta Zestoako Domingo Legarda. Harria eta karea ekartzeko eta zaborra ateratzeko garraioan beste sei bat lagun, tartean Goiburuzelai eta Otzangoko maizterrak. Peoi lanetan ere beste lau izan ziren, hoietako bat Francisco Maria Areizaga. Lanen aztertzaileak, berriz, J. Egaña eta Gracian Egaña.

Historia luzea dute Oikiako Mantzisidor etxeak, bere pertsonai eta bere jabegotzako izan ziren hainbat baserri eta ondasunek. Hurrengo batean helduko diogu gaiari.