baleike.eus

Okertze txiki bat larunbatean, igandean hobera

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Egaña 2016-09-30 13:24   Iritzia

Bihar bereziki egunaren lehen zatian fronte batek hodeiak ekarriko dizkigu eta baita ere euria edo zaparradaren bat edo beste. Ez da asko izango baina zerbait bustiko du. Gero arratsaldean, bihar bertan, hobera egingo du. Atertu eta ostarteak irekiko dira. Hori bai, tenperaturak behera egingo du nabarmen eta maximoa 20 ºC ingurura hurbilduko da, baina iritsi ezinik. Gaurkoarekin konparatuz 7-8 ºC beherago, bada zerbait.

Igandean hodei hondarrak geratuko dira, baina ez da euririk espero. Beharbada, hodeiak egunean zehar agertu daitezke, baina ostarteak ere ikusiko ditugu eta egun atsegina izango da. Tenperatura ere gorako bidean, maximoa 21 ºC inguruan. 

Epe ertainera begira oso lasaia dator hilabete berriaren hasiera. Ematen du antizikloia izango dela nagusi orokorrean eta horrekin euririk ez edo behintzat aukera oso gutxi daude hurrengo asterako. Eboluzio probableenaaztertuz euririk ez eta gainera tenperatura altuekin jarraituko genuke, uda sasoiko tenperaturekin. 

Azken urteak begiratu ondoren urriko hilabetea nahiko suabea izaten ari da, eta aurtengoa ere bide berdinetik hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa