Larunbatean uda giroa, igandean berriz fronte bat, euria eta fresko

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Egaña 2016ko ira. 22a, 14:20

Gaur, osteguna, sartuko gara udazkenean, baina larunbatean espero den eguna uda betekoa izango da, udako giroa eta hondartzaz gozatzeko egun aproposa, gainera hondartzara joateko azkenetako eguna izan daiteke aurten. Gero igandean aldaketa.

Larunbatean, zerua oskarbi agertuko da goizean eta hego haizearen laguntzarekin tenperatura goraka joango da eta maximoa 30 ºC inguruan kokatu daiteke. Hego haizea nahiko zakar ibiliko da goizean eta arratsaldean zehar indarra galtzen joango da, baina brisa ez dugunez espero beroa izango da nagusi. Gero arratsaldean hodei altuak ugaritzen joango dira, baina ez dute ondoriorik izango.

Igandean, aldaketa nabarmena espero dugu, fronte hotz bat iritsiko da eta euria eta tenperaturaren beherakada ekarriko du. Goizean espero da euri gehien eta zaparrada modura ere egin dezake. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta tenperatura maximoa 20 ºC inguruan geratuko da. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da, bihurriago goizean. Arratsaldean hoberako bidea hartuko du.

Beraz, bi aurpegiko asteburua, larunbatean uda giroa bero eta guzti, eta igandean euria eta fresko.
Hurrengo asteako hasieran giro lehorra gailenduko da antizikloiarekin, eguzkitsua eta tenperatura atseginekin, 20 ºC inguru.