Hodeiak eta sirimiri pixka bat asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Egaña 2016ko eka. 24a, 15:59

Asteburuan giroa gaurkoaren antzekoa izango da, hau da zerua hodei baxuz estalita eta zirimiria egiteko aukerarekin.

Azoreetako antizikloia Atlantikoan geratuko da eta nahiz eta guregana etortzeko intentzioa egin, ez du lortuko erabat guregana iristea eta horrek iparrari irekiko dio bidea eta honekin eta garai honetan hodei baxuak sortzeko modu egokiena da. Beraz, hondartzara joateko eguraldirik ez dugu espero.

Larunbatean zerua egun osoan zehar ia estalita edo oso hodeitsu eta zirimiria egiteko aukerarekin. Ematen du aukera gehiago dagoela zirimiria egiteko goizean, baina arratsaldean ere ezin da baztertu. Tenperatura itsasokoaren antzera, maximoa 20 ºC inguruan (itsasoa ere 20 ºC inguruan dabil). Iparra nagusi indar handirik gabe.

Igandean, eguraldi antzekoarekin jarraituko dugu, baina beharbada arratsaldean zertxobait arinduko du. Zirimiri aukerarekin jarraituko dugu goizean. Ematen du arratsaldean zaila izango dala zirimiria egitea, gero gauerako berriro aukera hori agertuko da. Tenperatura antzera, 20 ºC inguruan eta iparra berriro ere indar handirik gabe.
Beraz, hodeiak, zirimiria egiteko aukera eta temperatura suabeak. Datorren astean beharbada berriro itzuliko da eguzkia eta hondartzara joateako eguraldia, hori bai bero usairik gabe. Ez da espero oraingoz, aste honetan asteazkenean izan genuen bero zakar hori bueltatzea.