Kalea erabiltzeko baldintzak: dirua eta boterea

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko api. 20a, 12:42
Inorekin hitz egin gabe Zumaiako Udalak herritarroi inposatu nahi digun Mozal Ordenantza berdina dago indarrean Donostian. Hiritarren, taldeen eta kaleko artisten aurkako isunak ugariak dira hiriburuan, era askotako informazio, aldarrikapen edota adierazpen artistikoak kalean konpartitzeagatik. Donostiako isunen atzean Zumaian entzuten ditugun argudio berberak dira: "garbitasuna" eta "turismoa".

Baina eztabaida honetan salbuespen handi bat dago: DIRUA.

Dirua baduzu, automatikoki, zure mezuak zikina izateari utziko dio. Eta hiriko markesinak, hesiak, farolak, eraikinak eta abarrak nahieran erabiltzeko aukera izango duzu. Eta orain, baita Kursaaleko mega-pantaila ere: http://ccaa.elpais.com/ccaa/2017/04/12/paisvasco/1491999843_510671.html

Kalea ez da guztiona. Kalea dirudunena eta boteredunena da, batzuen ustez.
KGD

PD: Zumaiako alkateak Radio Euskadiko elkarrizketa batean ondorengoa esan zuen: "Pankartak arriskutsuak dira, gidariak distraitu eta istripuak sortzen dituztelako". Kursaaleko pantaila erraldoiak eragingo duen kaosa kontuan hartuta, Kursaal sartu beharko dugu terroristen zerrendan, edo.