"Garbitasuna" zentsuratzeko aitzakia baino ez da Zumaiako Udal Gobernuarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko urt. 1a, 21:25
Zumaiako gobernuak 2017an egin duen lehen gauza izan da 2016an ohikoa izan duena: zentsura aplikatzea.

Gabon zaharreko ospakizunen ondorioz zikinkeriaz beteta agertu dira herriko zenbait kale. Hori normala izan daiteke, ospakizun, jai eta parranda ohikoak direlako urteko azken egunean. Baina, kaleak garbitzeko "astirik" izan ez badute ere, hara non, paretak mutu uzteko presa handia izan dute. Izan ere, goizean goizetik herriko kartel eta pankarta guztiak eta Erriberako murala ezabatu dituzte. Horretarako bai eman dutela agindu berezia: "kaleak zikin baina hormak mutu". Urteko lehen egunean argi utzi dute zein den alkatearen lehentasuna: Gustuko ez dituen mezuak kaletik kanporatzea kosta ahala kosta edozein egunetan. Eta hori guztia, "garbitasunaren" izenean eta herritar eta eragileekin hitz egin gabe. Hori bai, zikina!