Alkatearen ekarpena indarkeria matxistaren aurkako egunean: zentsura

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko aza. 26a, 13:34
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, hainbat ekimen izan dira. Gizarte honen gaitzik larrienetako bati aurre egiteko, Kalea Guztiona Dako kideok ere ekarpena egin nahi izan dugu mural baten bitartez. Udal Gobernuaren ekarpena ohikoa izan da: zentsura. Gustuko ez duten beste aldarri bat ezabatu dute Zumaiako kaleetatik.

Zumaiako alkateak pareta berberean inorekin hitz egin gabe zentsuratu duen 20. murala izan da atzokoa. Zumaia Guinness liburuaren orririk tristeenean sartzeko ahaleginak egiten ari da. Gainera, debekuei isunak gehituko dizkiote Mozal ordenantza baten bitartez, herriko eragile eta herritarrekin ezer adostu gabe. Alkateak jarreraz aldatu ezean, panorama grisa dugu aurrean. 

Egutegiak hegan

Murala egin bitartean, alkateak zentsuratutako muralekin osatu dugun egutegia salzen egon ginen , eta gure ezusterako, bi ordu eta erdian 150 egutegi banatu genituen. Milesker adierazpen askatasunaren aldeko borroka txiki honi ekarpena egin eta esker ona adierazi zenuten dozenaka lagunei.