George Méliès, zinea asmatu zuen gizona, Zarauzko malekoian

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016ko abu. 24a, 14:55

Ados, Lumiere anaiek sortu zuten zinea, beraiek izan ziren teknologia honen sortzaileak, baina Zarauzko malekoian dagoen erakusketako bideo batean J.A. Bayona zine zuzendariak dioenez, eta 'El orfanato' eta 'Lo imposible' pelikulen egileak horren inguruan zerbait badaki, George Méliès izan zen zinea gaur egun ezagutzen dugun bezala sortu zuena. Zine aretoen faltan, zirkoetan erakusten zituen fantasiaz betetako lan haiek. Goiko irudi hau ziur aski ezagutuko duzue. 'Le Voyage dans la Lune' pelikulakoa da, 1895ekoa, zine munduan egindako lehen film luzea (ordu laurden bat irauten du) eta oso-osorik ari dira ematen Zarauzko erakusketa txundigarri honetan. Abuztuaren 31a arte ikusi daiteke, astegunetan 12:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta larunbat, igande eta jai-egunetan, 11:00etatik, 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ikuskizuna hastera doa.