Basapiztiak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-03-26 20:31   Gizartea

Basapiztiak

Ez dut esango bataila hau irabazi dudala, baina gerra seguru ezetz. Hala ere, gauza bat, behintzat, lortu dut: azken hilabeteotan ez zait komertzialik etorri etxera ez dakit zer eskaintzera edo behar ez dudan zerbait saltzera. Oraingoz, esan beharko, laster izango dut eta beste ofentsibaren bat. 

Chill egiten Sansen cotiaren ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-03-18 10:20   Gizartea

Chill egiten Sansen cotiaren ondoren

Eta han nindoan Donostiara Joaquin Reyes eta Ernesto Sevillaren Viejovenes ikuskizuna ikustera, busean. Zarautzera heltzean neska gazte bat igo zen. Pasilloaren alboko eserlekuan luze-luze bota eta autobusa berriro martxan jarri aurretik telefonoz hitz egiten hasi zen, akordeoi itxura duen autobusaren aurreko zatian geunden guztiok entzuteko moduan, gaztelaniaz, azentu pijoarekin. 

Ihes egitea, amildegira jauzi egitea da

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-03-11 10:34   Kultura

Ihes egitea, amildegira jauzi egitea da

1937an kanporatuak izan ziren zumaiarrak izan genituen gogoan orain hilabete, gertakari haren 80. urteurrenean. Erbesterako bidaia hura, gaur egun, munduko hainbat errefuxiatuek bizi duten tragediarekin alderatu zen une hartan. Paralelismo bera egiten du Javier de Isusik Asylum komikian. 

Lagun artean, beti gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-03-06 14:14   Kultura

Lagun artean, beti gogoan

Eta beno, azkenean egin genuen, halamoduz. Hiru hilabete omenaldi festa bat egin behar genuela esanaz eta azkenean bi egunetan muntatu behar guztia. Baina txukun atera zen, ezta? Aurreko orduetako kaosari aurre egiteko gai izan ginen, behintzat. Joan zaigun lagun bat gogoratzea zen kontua, ez BBK live bat antolatzea, nahiz eta, ziur, gauzak hobeto egitea egongo zen eta lagun batzuei abixatzea ahaztuko zitzaigun.

Hitz egitera etorri naiz ni kontzertu honetara

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-02-27 20:06   Kultura

Hitz egitera etorri naiz ni kontzertu honetara

A zer eguraldi polita! Bagoaz X eta biok goxo-goxo berriketan kontzertura. Asko gustatzen zait A-ren musika eta badut gogoa kontzertua ikusteko. Egia esan, bazkalaurretik ardo batzuk hartu ditut eta bazkalondoren kopatxoa ere bai. Siestatxo bat ederki egingo nuke, baina kontzertua goiz jarri dute eta bagoaz tertulian.

Txo! Asteburuetan rock’n’roll garitoetara

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-02-22 08:00   Kultura

Txo! Asteburuetan rock’n’roll garitoetara

Aldamenetik etorri da eta agertoki aurrean jarri da, beti bezala, irribarretsu. Pozik dago. Egun normal batean taula gainean egongo zen (eta egon da, sarritan), baina gaur entzule bezala dago, lagunartean, kontzertua entzuten, bizitzen. Geroago DJ lanetan izango da, baina une honetan entzule bat da, han gauden besteak bezala. 

… eta beste hamar (gutxienez)

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-02-16 14:22   Kultura

… eta beste hamar (gutxienez)

Disko bat erosten dudanean azala, kontrazala, ertzak, kanten egileak, ekoizlea, kolaboratzaileak, hori dena ikuskatzen dituenetakoa naiz. Eta gustukoa badut talde horren beste diskoak begiratzen/erosten hasten naiz. Hori da bildumazaleon madarikazioa.

Amildegitik datozen hitzak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-02-07 21:05   Kultura

Amildegitik datozen hitzak

Ikaragarri gustatzen zait irakurtzea. Txikitatik gustatu izan zait. Egunkariak, aldizkariak, nobelak, komikiak, historiako liburuak… ia dena poesia eta autolaguntzako liburuak izan ezik. Baina liburuetan bada ia inoiz irakurtzen ez dudan zerbait: eskaintza orriak eta hasieran jartzen dituzten aipamenak. 

Munstroaren ondoan

Munstroaren ondoan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-01-31 22:09   Kultura

Beste arraunkada bat eman eta munstroaren parean jarri da batel txikia. Bilbon jaioa baina Zumaian ezkondutako Joxe Bixente Aranagoitia Aurtenetxe zamaontziari begira geratu da. 

Hemen talentu handia dago

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-01-24 14:25   Kultura

Hemen talentu handia dago

Orain astebete inguru Donostiako Le Bukowski aretoan emandako kontzertuan, The Fleshtones New Yorkeko talde mitikoaren abeslari Peter Zarembak behin eta berriz galdetu zien bere taldekideei ea talenturik bazuten. “¿Tienes talento?” galdetzen zien español makarroniko batean. “¡Si!” erantzuna jaso eta berehala, “¡Aqui hay mucho talento!” esaldia errepikatzen zuen, entzuleak, literalki, bueltak ematen jarri aurretik. Kontakizun hau burura etorri zait pasa den larunbatean Azpeitiko Sanagustin aretoan izandako kontzertuaren ondoren, ez, Fleshtonesenean bezala, festa bat izan zelako, talentua soberan zegoelako, baizik.

Behar dutelako, behar ditugulako

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-01-18 20:52   Kultura

Behar dutelako, behar ditugulako

Rolling Stones taldeak disko berria atera du orain hilabete eskas. Blueseko diskoa da eta ezer gutxi gehitzen dio talde beteranoaren ibilbide luzeari. Gaur egun ezer interesgarririk egiteko gauza ez badira, azken disko azpimarragarria atera zutenetik ia 40 urte pasa badira, musikazale askok pentsa dezakete ea zergatik jarraitzen duten. Erantzuna erraza da: musika jotzen jarraitzea beharrezkoa dutelako.  

Hirietan galtzearen plazer txikia

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-01-12 11:07   Gizartea

Hirietan galtzearen plazer txikia

Ikaragarri gustatzen zait hirietara joan eta bertako kaleetan gora eta behera ibiltzea, plaza eta parke ezagunenetatik ihes egin eta kalezuloetan ezker-eskuin aritzea, taberna zaharretan sartzea, disko-denda txikietan altxorraren bila aritzea.

... eta uda garaian Beach Boysen kantak megafoniatik!

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016-12-26 17:30   Gizartea

... eta uda garaian Beach Boysen kantak megafoniatik!

Zorionez, Gabon garaia bukatzeko denbora gutxiago falta da eta horrekin megafoniatik entzuten diren Din, dan, don, din, dan, don, Eguberri on eta antzerako tortura erremintak desagertuko dira. Zorionez.

Imajinatu dezakezu mundua Star Wars gabe?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016-12-16 11:30   Kultura

Imajinatu dezakezu mundua Star Wars gabe?

Ez dut ulertzen Star Warsen fenomenoa. Beno, bai, uler dezaket fenomeno komertzial bezala, ez, ordea, modu zinematografiko batean. Ikusi ditudan zazpi pelikuletatik bat oso ona iruditu zait, lehenengoa, beste bat ona, bigarrena, eta ondorengo bostak kaxkarretik jasangaitzera doaz.  

Gaur hitzik ez, musikak egin dezala bere lana

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016-11-29 22:31

Ez da gaur hitz egiteko eguna. Musikak elkartu gintuen eta musika zati batekin esango diogu gero arte. Har dezala atseden.

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016-11-26 12:06

Ez, Jon, ez: autobidera sartu aurretik sarrera/ordainlekuetan abixatu, edo bestela zerbitzua doan jarri.

Erantzuna | Betikoa

Betikoa

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016-11-26 10:17

Betikoa

Arratsaldeko 6rak, lanetik irteten eta wasapeko mezua mugikorrera: "Joango al gara zinera Arrival ikustera? 22:00etan dago saioa". "Bale, ze ordutan geratuko gara?". "20:40 Txapartegi parean". "Ondo da".

Gauzak ondo egiten direnean

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016-11-21 10:02   Kultura

Gauzak ondo egiten direnean

Gauzak diren bezala. ETBri masaileko batzuk eman dizkiot aurretik txoko honetan, baina lanak ondo egiten dituenean hori ere aitortu beharra dago. Atzo, El lector de huesos programaren baitan Lasa eta Zabalaren kasua izan zuten hizpide. Eserlekuari itsatsita egon nintzen programak iraun zuen ordubetean.

Zine kasposoaren plazerra edo nork ez du misil-jaurtigailu bat mesanotxe ondoan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016-11-19 10:15

Aste kulturetagia izan da hau. Denbora epe labur batean Prokofiev, Debussy edo Danteri buruz idatzi behar izan du hau sinatzen duenak. Askotxo. Horregatik, maila jaisteko, zer hobeto zine kasposoari tarte bat zabaltzea baino.  

Gauza txiki horiek

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016-11-09 22:32   Kultura

Gauza txiki horiek

Askotan garrantzirik ez duten gauza txiki horiek alaitzen dute eguna. Posta elektroniko mezu batek, demagun.