Iñaki Atrian zumaiarra ETB2ko ‘Que me estas contando’ saioan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-30 09:48   Gizartea

Euskal Telebistako bigarren katean, atsaldetan eta Ion Aramendik aurkeztuta, tertulia moduko bat izaten da eta tartean entretenimenduzko sekzioak izaten ditu. Honek "A la de 3" izena du eta, egunero, Euskal Herriko txoko batera joaten dira lehiaketatxo hau egitera, zuzenean noski. Asteartean Zumaian izan ziren eta Iñaki Atrian ikusi ahal izan genuen. Dirurik irabazi zuen jakin nahi? Begira begira!

San Telmoak gerturatzen ari diren seinale

San Telmoak gerturatzen ari diren seinale

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-24 13:01 SAN TELMOAK GERTURATZEN ARI DIREN SEINALE /// Hain justu hilabete bat falta denean San Telmo eguna iristeko, apirilak 24, jada hemen dira umeentzat gauzarik erakargarrienak eta gurasoen buru hauste (eta diru gastatze) handienak, bai, barrakak! Aurten ere, azken urteetan bezelaxe, Gernika parkea izango da hauen kanpaleku basea. Orain, prezioa jakitea falta zaigu...

Gaurtik aurrera ELENA IRURETA "Allí abajo" telesailean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-20 10:12

Gaurtik aurrera ELENA IRURETA "Allí abajo" telesailean

Pasa den irailean jakin genuen aktore zumaiarra Antena 3ko telesailerako fitxatua izan zela eta azkenean gaur, 22:30etatik aurrera eta astelehenero, ikusi ahal izango dugu Elena, Rosa Mariren papelean. Jarraian, berari eginiko elkarrizketa.

ZUMBA: Masterclass

2017/04/02 11:00

Lubaki kiroldegia | Zumaia

Apirilaren 2an goza ezazu 2 orduko Zumba masterclassarekin Lubaki kiroldegian. Darvin de la Cruz (Madril), Rey (Irun) eta Jhonson Cruzekin. Sarrerak aldez aurretik lortu ditzazkezu 15€ren truke edo egunean bertan 18€ren truke. 12 urte baino gutxiago izan ezkero 8€. Hauek lortzeko deitu 634 438 887 zenbakira lehenbailen.

Lehenengo bideoaren bidetik

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-14 14:38   Kultura

Lehendabiziko bideoak 5500 ikustaldi izan baldin baditu, hurrengo hau ere bidean doa. Ainhoa Urteaga oraingo honetan "Despacito" datorkigu. Jada Luis Fonsiren abesti honetaz asperturik baldin bazaude, lasai, honako honek beste xarma bat dauka. Entzun entzun!

Imanol Lopez Euskadi Irratian: 'Pozik nire ametsa egi bihurtu delako'

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-13 17:19

Imanol Lopez Euskadi Irratian: 'Pozik nire ametsa egi bihurtu delako'

Mexikoko frontoi berria estreinatu zen martxoaren 10ean. Imanol lopez zumaiarra eta Olaranek estreinuko partida irabazi zuten Egiguren eta Irastorzaren aurka 30-22 gailenduz. Larunbatean Euskadi Irratiak elkarrizketatu zuen.

Zumaian grabatutako 'Ama, nora goaz? Giza Eskubideen Zinemaldian emango da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-13 13:42   Kultura

Zumaian grabatutako 'Ama, nora goaz? Giza Eskubideen Zinemaldian emango da

Baleuko ekoiztetxeak eginiko lana apirilaren 2 estreinatuko da XV. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta jada hemen duzue aurrerapentxo bat.

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-07 09:58

Pena bat hau eta pena bat Facebookeko ZUMAIA taldean izaten ari den eztabaida, hemen ez egotea jende guztiak irakurtzeko aukera...

Erantzuna | Txikizioak izan dira gaur goizaldean ere

TALENTUAK: Maria Martinez

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-02 10:44

TALENTUAK: Maria Martinez

Eta herrian ditugun talentuekin jarraitzen dut. Pasan den astekoa, Ainhoa Urteaga izan baldin bazen, "Aldapan gora" abestiaren piano bertsioarekin, oraingo honetan MARIA MARTINEZen txanda da.

Ainhoa Urteaga pianojolea elkarrizketatu dute Gaztea irratian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-02-23 10:35

Ainhoa Urteaga pianojolea elkarrizketatu dute Gaztea irratian

Gaur egun guztiok dakigu ze nolako erakuslehio aparta den Youtube munduko eta norberaren doaiak erakusteko. Azkena, herrikoa dugu eta musikaria gainera. Zumaiako Bandan bombardinoa jotzeaz gain pianoari ere ematen dio. Bere izena Ainhoa Urteaga da eta HUNTZA taldearen "Aldapan gora" abestiarekin liluratu gaitu, ez guri bakarrik baizik eta GAZTEA irratikoei ere!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-01-25 10:19

Ikusteko irrikitan. Zorionak Ekain eta partaide guztiei ;)

Erantzuna | ‘Goryok 2’ laburmetraia aurkeztuko dute ostiralean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-01-11 14:31

Ah, edo beno, agian anonimatuan idaztea...

Erantzuna | Baleikek kazetari bat behar du

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-01-11 11:32

Ezkertiarra izatea baloratuko duzue?
Jejeje, barkatu txantxa bat zen :=)

Erantzuna | Baleikek kazetari bat behar du

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016-12-27 21:19

SEFE: Hori idatzi nuen Twitterren eta hemen nik ez nuen beharrezkoa ikusi zeren Juan Luis Romatetek jarri zuen bere idatzian.

Erantzuna | Ez daude oinarriak

Ez daude oinarriak

Ez daude oinarriak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016-12-27 20:01   Gizartea

EZ DAUDE OINARRIAK /// Duela egun batzuk norbaitek edo norbaitzuk panel batzuetako oinarriak hautsi zituzten. Agian beraien adierazpen askatasun hori nabarmendu nahian edo. Ondo da, kontua da ordea, orain oinarri hoiek ez daudela, beste edonork nahi duen momentuan, bertan dauden kartelak kentzeko eskubidea izango duela (oinarrietan asteazkenetan kenduko zirela jartzen zuen, neurriez gain e.a.). Ze ondo eh :=)

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016-12-24 15:13

Albiste onak direnean, zergatik ez dugu ezer esaten? Behintzat eskertze aldera edo...

Erantzuna | 1.800 euro eman dizkio Udalak Errefuxiatuen Harrera Taldeari

RECrea, proiektu anitzetarako sortutako zumaiarren taldea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016-12-13 14:08

Ikus-entzunezko proiektu anitz sortzeko zumaiar taldea da RECrea. Bost gaztek osatzen dute. Haien ilusioak, nahiak, gogoak eta ametsak zine bihurtzeko helburuarekin. 

ZUMBA: Minbiziaren aurka

2016/12/04 10:30

Lubaki kiroldegia | Zumaia

Hemen dira beste behin Jhonson eta Josune masterclass bat antolatzen. Oraingo honetan berezia ordea, MINBIZIAREN AURKA. Hemen bildutako dirua GIPUZKOAKO MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEArentzat joango da. Sarrerak oraindik eskuragai dituzu Lubaki kiroldegian, telefonoz (634438887) edo www.facebook.com/jjzumbafamilia orrian. Igandean jantzi arrosaz eta zatoz dantzara!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016-11-28 13:43

BATMAN > Galderari erantzungo dizut, kaletik ikusten baldin bazaitut noski. Robini galdetu beharko diot nun ahal dizudan topatu...

Erantzuna | Labetik atera berria: Kalea Guztiona Da-ren egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016-11-26 10:46

MORALEJA: Etxetik irten aurretik eman bueltatxo bat Twitterretik ;)

Erantzuna | Betikoa