Urtean zehar egindako lanaren fruitua jaso zuen Itxas-Gainek Banyolesen

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016ko mai. 17a, 13:33

Pasa den asteburuan Espainianko Maratoi txapelketa jokatu zen Banyolesen (Katalunia). Urteko helburu nagusia izan da Itxas-Gaineko kideentzat. Urte guztian zehar Jose Manuel Balenciagak prestatutako entrenamenduen eta eginiko lan onaren fruitua jaso dute. 

Guztiek ere maila berrietan lehiatzen zutela kontutan izanik, beraien onena eman eta emaitza txukunak lortu dituzte; horren erakusle da, taldekako sailkapenean lortutako 13. postua parte hartu zuten 57en artean.

K1 sub23 mutiletan Martin Egañak 9. postua lortu zuen, eta emakumezkoetan Irati Osak, berriz, 4. postua.
 
Imanol txapartegi 16. eta Unai Casquero 33. izan ziren kadete K1 mailan.
 
Felix Uranga eta Mikel Casquerok junior K2 mailan 9. postuan sailkatu ziren. Maila berean, emakumezkoetan, Helene Carmona eta Amaia Ortiz, berriz, 5. postuan heldu ziren.
 
Senior K2 mailan, Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña ere 9. postuan sailkatu ziren.
 
Berriro ere aipatu beharra dago, aurreko guzti hauentzat maila berria izan zela, eta mailarekin batera distantzia luzeagoetan lehiatu behar izan zutela. Horregatik, eta dominekin gaizki ohituta gauden arren, balorazioa positiboa da.
 
Beteranoetan, Xabier Osak K1an hartu zuen parte lehenik, baina piragua apurtu ondoren txapelketa bertan behera utzi beharra izan zuen. K2an ordea, podiumera igotzeko aukera izan zuen Vicente Royorekin batera, 3. postua lortu ondoren.