Maiatzaren 7an Arabara joango da Inda-Mendi

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko mai. 2a, 08:36
Aste santuak eta Santelmoak pasa dira eta egun osoko irteera bat prestatu dugu. Festa hauetan egindakoak botatzeko zer hobeto mendira joatea baino. Irteera igandean izango da, hilak 7, eta aipatu bezala egun osokoa izango da. 

Plana honako hau da: autobusez joango gara Ullibarri Aranara, San Cristobal mendia igo (1.142 m), Santa Teodosia ermitatik pasa ondoren Bitigarra mendia igo (1.165 m) eta Arana Bikendira jaitsi. Txangoa Araban izango da, Iturrieta mendilerroan, hain zuzen ere, azken txangoa egin genuen lekutik oso gertu.

Guztira 17,5Km izango du luzera, 500m desnibela eta 5 eta 6 ordu bitarteko iraupena. Irteera beti bezala, goizeko 7.30ean izango da autobus geltokitik. Izenak emateko goiko estankoan (943 860 357), ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.