baleike.eus

Altzorri, Itzaga, Ardanatz ibilbidea egingo du Inda-Mendik igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016-06-13 17:45   Kirola

Sanpedrotako irteera dela eta prestakuntza modura, forman jartzeko, beste txango batekin gatoz. Hona hemen igande honetarako pentsatuta daukaguna: Altzorriztik irten, Itzaga mendia (1361 m) igo eta Ardanatzen bukatu. 

Inguru eder hau, Nafarroan dago. Oso paraje politak dira, eta ibilbide honek ez du zailtasunik berezirik. Irteera igandean, hilak 19an izango da eta egun osokoa. Beti bezela, goizeko 7.30ean aterako gara moilako autobus geltokitik. Izenak Txalaparta dendan (943143089) emango dira, goiko estankoa itxita dago eta, ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela: helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa