Nafarroa iparraldera irteera proposatu du Inda Mendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016ko mai. 30a, 12:04

Aspaldian irteerarik gabe, nahiz eta tartean Indamendi eguna ospatu, eta datorren iganderako bat prestatu dugu. Hona hemen proposatezen dizueguna: Urkiagako portutik abiatu, Adi (1457 m) igo, Sorogainera jaitsi eta Mendiaundira (1213 m) igo, eta ondoren Auritzen amaitu.

Nafarroan ibiliko gera Behenafarroatik oso gertu. Oso paraje politak dira, jende askorentzako ezezagunak, horregatik merezi du buelta bat ematea. Irteera igandean, ekainaren 5ean izango da eta egun osokoa. Irteera beti bezala, goizeko 7.30ean autobus geltokitik. Izenak emateko goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.