Iazko finalistei sariak banatuko zaizkie igandean ospatzen den Indamendi egunean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016ko mai. 10a, 21:18

Aurten ere maiatzeko hirugarren igandean, ohiturari jarraituz, Indamendi eguna ospatzera goaz. Igande honetan, baina, ohikoan ez bezala, Elkanon izango da urtero egiten den festa txiki hori. Bertan, aurreko urteko finalistei sariak banatuko zaizkie.

Aurten ere baditugu ume finalistak: June Bengoetxea, Irati Arakistain, Nagore Arakistain eta Jurgi Esnal. Baita ere badago ehun mendien lehiaketa burutu duena: Jurgi Esnal Zuluaga.

Irteera goizeko 9:00etan izango da Beheko plazatik. Handik abiatuta, Indamendiko tontorra igo eta Elkanora jaitsiko dira mendizaleak, salda beroa, pintxoa eta edaria hartzeko, doan. Sari-banaketa egin eta amaitu ondoren, autobusa egongo da Zumaiara jendea ekartzeko.

Espero dugu eguraldia lagun izatea eta jendea animatzea, goiz eder bat pasatzeko aukera izango dugu-eta.