Apodaka eta Letona arteko mendi buelta egingo du Inda-Mendik igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2015ko aza. 9a, 09:05

Joan den igandean hasi ginen goiz bueltak egiten eta hemen daukagu hurrengoa. Oraingoan Araba inguruan ibiliko gera. Ibilbidea igandean, hilak 15ean izango da eta Apodakan izango da hasiera, Amaritu (786m) eta Armikelo (888 m) mendiak igo, Letonan bukatzeko. 

Beti bezela irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik eta izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak ohikoak, helduek 6€ eta umeek 4€. Ea ez dugun arazorik eguraldiakin eta egun eder bat pasatzeko aukera degun.