Urteberriko Saria zozkatuko du Gure Esku Dago egitasmoak

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016ko aza. 4a, 19:09

Gure Esku Dago egitasmoak, Katalunian Grossarekin egin zuten moduan, Euskal Herrian ere ‘loteria’ propioa izateko lehen pausoak emango ditu, Urteberriko Saria zozketarekin. Honela, erabakiaren aroa sostengatu eta GEDren aurrera begirako proiektua finantzea lortu nahi da, nola ez, nazio izaera duen errifa-loteria indartsu bat martxan jartzearekin batera.

Zumaian hainbat tokitan salgai daude parte hartzeko txartelak, 5 euroan.

  • Ttakun
  • Aizpurua liburu denda
  • Itxaski janari denda
  • Txikixa
  • Ogi Eder
  • Agurtzane okindegia
  • Eroski Ardantza bide
  • Goiko estankoa
  • Beheko estankoa
  • Inpernupe
  • Ilargi
  • Trapaia
  • Txoko
  • Mandala
  • Txortena (Oikian)

Sariei dagokionean, 30.000 euroko sari nagusi bat eta 1.000 euroko hamar sari banatuko dira. Zozketa urtarrilaren 16an egingo da, notario aurrean. Sari banaketa berriz, otsailaren 18an izango da, Beasaingo Igartza jauregian.

Animatu eta hartu parte zuk ere, denon laguntza beharko baitugu.

Gure Esku Dago

Erlazionatuak