Adierazpen eguna, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016ko eka. 1a, 14:23

Datorren larunbatean, ekainaren 4ean, adierazpen eguna ospatuko dugu Zumaian. 

Gure Esku Dago ekimenak herriz herri aste buru honetarako baditu makina bat ekintza, tartean, eta batez ere, 34 herrietan egingo diren galdeketak. Guk ere bat egin nahi dugu sortuko den giro eta indar honekin, eta denok batera olatu eder hau hartzeko asmoz Zumaiatik ere gure ilusioa eskainiko dugu.

20:00etan Gernika parkean elkartuko gara eta Zumaian bertan idatzi dugun adierazpena irakurriko dugu. Musika, umorea, sorpresak, pintxoak, denetarik izango dugu, baina batez ere giro alaiean oinarrizko aldarrikapen bat egingo duen herritarren babesa eta determinazioa: erabakitzeko eskubidea gurea da eta gure esku dago!

Guztion erronka delako, denok dugulako lekua, zure esku ere badagoelako, bete dezagun Gernika parkea eta atera dezagun argazki erraldoi bat Zumaian ere sortuko den olatuaren erakusgarri.