Maiatzak 7an Zurriolan

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016ko mai. 6a, 09:21

Argazki erraldoi bat egiteko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. 

Ekaina bete betea dator Gure Esku Dagon: adierazpen eguna (Zumaian ekainaren 4ean), galdeketak hainbat eta hainbat herrietan (Azpeitian, Debagoienan, Goierrin, Ispasterren eta Aramaion), talde berrien sorrera, ... Eta honen guztiaren aldarria egiteko elkartuko gara larunbatean, Zurriolan, argazki handi baten bueltan, guztiok gure lekua badugula azaltzeko. Beraz, animatu, atera gorderik duzun "gaur hautetsontzia bihar erabakia" kamiseta eta adierazi zuk ere: "GURE ESKU DAGO!"