BIHAR DENOK DONOSTIARA!!!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko eka. 20a, 09:16
Iritsi da jada egun handiaren bezpera. Donostia erabakitzeko eskubidearen aldarriz beteko dugu, eta Zumaiarron hitza ere han izango da. Hala ere lanerako oraindik bada lekua, gure turnoa osatzeko lau lagunen faltan baikaude. 11:30tatik 16:00tara laguntzeko prest egonez gero, mesedez, deitu 650643421 telefonora edo gaur arratsaldean Erribera kalean jarriko dugun mahaitik pasa. Denon artean aurrera eraman dezagun egun handi hau.

Azken egun hauetan sarrerak eta kamisetak saldu eta saldu aritu gara, eta horixe da Donostiara eramango dugun irudia. Gogoratu autobusetan lekua izango dela eta trenetan ere 10:30tan errefortzu bat jarriko dutela. Garraio publikoa erabiltzea da gure gomendioa, Donostia jende zoriontsuz beteko baitugu.

Festa handia eta ekimen ugari izango dira egunean zehar, baina guk bi nabarmendu nahiko genituzke: 12:00tatik 12:30tara oihal katea Urumeako zubietan eta 17:30tan ekitaldi nagusia Anoetan.

Anoetarako sarrerak eta kamisetak baditugu oraindik, beraz, pasa Erribera kaleko mahaitik gaur 17:30tan eta jaso zurea.

DONOSTIAN BATUKO GARA JENDE ZORIONTSUA HERRI LIBRE BATEN ALDARRIAN!!!

Zumaiako Gure Esku Dago