Guneren ostiraleko meditazio saioak Iñaki Iriondo izango du gidari

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2015ko aza. 12a, 09:55

Ostiral honetan, azaroak 13, Gune elkarteak antolatutako meditazio saioa izango dugu. Oraingoan Iñaki Iriondo izango dugu gidari. Eta meditazio dinamikoa egingo dugu, sofrologia metodoari jarraiki. 

Gorputzaren mugimendu batzuk baliatzen ditu, pixkanaka geldotasunera iristeko. Metodo hau Alfonso Caycedo mediku, neurologo eta psikiatraren ikerketen ondorioa da. 1960ko hamarkadan Indian ibili zen, yoga eta meditazio maisu handiekin, Dharamsalako monje tibetarrekin eta gero zen maisu japoniarrekin.

Beti bezala, Zumaiako Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00etara.