GUNE elkartearen 2015-16 denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2015ko urr. 7a, 11:10

Gune elkarteak laster ekingo dio 2015-16 ikasturteko denboraldiari. Hasteko, urriaren 9an meditazio saioa egingo du, herritar guztiei irekia, beti bezala.

Bestetik, urriaren 23an ekingo diogu Solasaldien zikloari. Aurtengo gaia Heriotza izango da, eta zikloaren izenburua: “Heriotzaz galdezka”.

Izenburu orokor horren barruan landuko ditugun gaiak hauek izango dira:

Heriotza tabu gure gizartean? 

¿Gure bizitza eta heriotzaren jabe al gara? Eutanasia, suizidioa… 

Heriotzaren inguruko errito zahar eta berriak Euskal Herrian.

Nola landu gaixotasuna eta heriotza haur eta gazteekin. 

“Hil eta gero zer? Fede zaharrak eta ikuspegi berriak.

Bestalde, 2016an zehar Donostiako jardunaldiekin eta Zine-forum saioekin jarraituko dugu.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan, eta atsegin handiz emango dizuegu