Guneren V. Jardunaldiak Donostian

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2015ko mai. 21a, 09:04

Ostegun eta ostiralean, maiatzak 21 eta 22, Gune elkarteak antolatutako Jardunaldi bereziak ospatuko dira Donostian, Once aretoan, Etxaide kaleko 14.ean. Bosgarren urtez jarraian antolatu ditu elkarteak jardunaldi hauek: 2011an Zientza eta Mistika gaiaren inguruan, 2012an Artea eta Espiritualtasuna, 2013an Osasuna eta Espiritualtasuna, 2014ean Gizarte eraldaketa eta eraldaketa pertsonala, eta aurten Ekologia Sakona izango da jorratuko den gaia.

Ostegunean emango zaie hasiera JORDI PIGEM filosofo eta idazlearen hitzaldiarekin: "Claves del siglo XXI: Ecología y espiritualidad"

Nerea Altzolak egingo ditu aurkezle eta moderatzaile lanak.

Ostiralean, "Eko-begiradak" izenburupean mahai ingurua izango da. Hizlariak:

- EDUARDO RUIZ VIEYTEZ (Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaria)
- AMAIA ELOSEGI (Yoga irakaslea)
- JOSE ARREGI (Teologo eta irakaslea)

eta Maddi Bediaga aurkezle eta moderatzaile lanetan.

Amaiera ekitaldi bezela, Ana Mendiolak dantza saio berezi bat eskainiko du.

Sarrera doan izango da aforoa bete arte.