GUNE elkarteak bere IV. jardunaldiak antolatu ditu Donostian

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2014ko mai. 20a, 08:56

Ostegun eta ostiralean ospatuko dira laugarren aldiz Gune elkarteak Donostian antolatzen dituen jardunaldiak. Aurtengo gaia "Gizarte aldaketa eta eraldaketa pertsonala" izango da eta ONCE aretoan izango dira saioak (Etxaide kalea, 14).Ostegunean, maiatzak 22, 18:30ean emango saio hasiera jardunaldiei eta hiru gonbidatuk hartuko dute parte mahai inguruan: Maite Aristegi (Amaiurko diputatua), Hithem Abdulhaleem (Psikologoa) eta Rafael Redondo (Zen maisu eta idazlea).

Ostiralean, maiatzak 23, 18:00etan hasiko da mahai ingurua bi gonbidatuekin: Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitateko irakaslea) eta Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko irakaslea)

Jardunaldiei amaiera emateko poesia eta musika ekitaldi bat izango da, Andoni Salamero eta Amaia Artzeren eskutik.

Sarrera doakoa da.