Gune elkarteak ostiralean emango dio hasiera denboraldi berriari

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2013ko urr. 2a, 18:04

Datorren ostiralean, urriak 4, Gune elkartearen denboraldi berria hasiko da. Azken urteetan bezala, hilaren bigarren ostiralean meditazio saioa izango dugu eta laugarren ostiralean solasaldia. Aurten landuko dugun gai orokorra ”Ekologia eta Espiritualtasuna” izango da.Ostiral honetan Txema Ormazabal lagunak zuzenduko du otoitz-meditazio saioa. Ohi bezala, Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00etara. Saio guztiak doan eta jende guztiari irekiak dira.