Gune elkarteak gizarte eta espiritualtasunari buruzko III. jardunaldiak antolatu ditu Donostian

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2013ko mai. 21a, 08:19

Maiatzaren 23 eta 24an Gune elkartearen III. Jardunaldiak izango dira Donostian. Aurreko urteetan 'Zientzia eta Espiritualtasuna'' eta 'Artea eta Espiritualtasuna' gaiak jorratu genituen. Aurtengo gaia 'Osasuna eta espiritualtasuna' izango da.

Gai hori jorratzeko Kataluniatik gonbidatu berezi bat ekarriko dugu aurten, Teresa Forcades, txertoen gaian industria farmazeutikoen salaketa tinkoa egin zuen moja ausarta.

Okendo Kultur Etxean izango dira (Nafarroa etorbidea, 7 - Gros auzoa - Donostia), arratsaldeko 6:00etatik 8:30etara.

Egitaraua

MAIATZAK 23, osteguna:

18:00 Jardunaldien irekiera eta TERESA FORCADESen hitzaldia (moja beneditarra, teologoa eta medikuntzan doktorea).

MAIATZAK 24, ostirala:

18:00-20:00, Mahai-ingurua: KOLDO MARTINEZ (medikua), RAFAEL CRISTOBAL (psikiatra) eta IRATXE MOLINUEVO (psikopedagogoa).

20:00: Atsedenaldia.

20:15: Emanaldi literario-artistikoa: JUAN KRUZ IGERABIDE eta CONCETTA PROBANZA.

Sarrera doakoa da