ARGAZKIAK: Arratsaldea olatuei begira

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2017ko ots. 28a, 20:39

Itsasoa handitzen denean ez dago olatuak saltoka ikustea bezalako ikuskizunik. Gaurko aurreikuspenak tentagarriak ziren eta, bazkalondoren, kamera hartu eta aurrena Izustarrira joan naiz –artean zabalik zegoen errepidea–. Haizearekin nahikoa nahastuta zetozen olatuak, baina tarteka, seriea sartzean, ez ohiko indarrarekin jotzen zuten Izustarriko puntan eta Orroaga aldean. Marea gorantz zetorren eta berandu baino lehen Santiagora joatea erabaki dut, babesera. Handik ere ederra zegoen ikusteko eta argazkiak egiteko. Hona hemen gaur egindako argazkietatik aukeratutako batzuk.