Gustura egon ginen atzo Unairen eta Ivanen azalpen

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2015ko urr. 8a, 19:14
Gustura egon ginen atzo Unairen eta Ivanen azalpenak entzuten, eta beste ezer baino lehen Kartako kideok biei eskerrak eman nahi dizkiegu, horrelako hitzarmen baten korapilo nahasiak hain argi eta garbi esplikatzen saiatu eta lortzeagatik. TTIP akordioak herritarroi onurak baino kalteak ekarriko dizkigula ederki ulertu genuen denok, eta HORRELAKORIK EZ DUGULA NAHI ahal dugun guztietan agertzearen garrantziaz ere jabetu ginen, multinazional handien aurrean guk herritar xumeok ezer gutxi egin dezakegulako irudipena ez baita egia: han eta hemen dozenaka, ehunka, milaka lagun kontra dituztela ikusteak akordiorako bidea trabatuko die. Horregatik, Europa osoan datorren astean TTIParen aurkako mobilizazioak egingo direla eta, Hego Euskal Herrian "TTIPari EZ" taldeak antolatu dituenetara joateko deia egin nahi dizuegu zumaiar guztioi. Egin ditzagun denon artean MOSAIKO erraldoiak, LARUNBAT HONETAN, urriak 10, gure hiriburuetan.