Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan egon diren bi zumaiarrek hitzaldia eskainiko dute ostiralean

Libe Aizpuruk eta Nerea Eizagirrek hitzaldia emango dute Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan boluntario moduan eman zituzten egunen inguruan ekainaren 10ean, 19:00etan, Jubilatuen Egoitzan (Beheko Plaza).

Aizpuruk eta Eizagirrek hiru aste pasa dituzte Greziako Chios uhartean errefuxiatuei janariak prestatzen Zaporeak proiektuarekin, eta hango egoerak utzi dizkien bizipenak izango dituzte hizpide ostiralean, Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatu duen hitzorduan.