Bozkatu Zumaiako musika taldeak!

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Zumaia 2015-03-05 11:38   Kultura

Zumaiako bi musika-taldek Gazte Martxan ospatuko den Gazte Oihua musika maratoirako izen eman dute. Zuen botoa behar dugu!

Ostiraleko (ots6) afari-eztabaidan aurkeztuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Zumaia 2015-02-02 13:47 Ostiraleko (ots6) afari-eztabaidan aurkeztuko dugu Zumaiako gazteon emantzipazio egoeraren inguruko argazkia. Bitartean, hemen duzue osatu dugun txostena: http://issuu.com/ernaizumaia/docs/txostena Zumaiako gazteon emantzipazioaren inguruan dugun ikuspegia eta bizi dugun errealitatea jaso dugu bertan. Azken hilabeteotan betetako galdetegietan du oinarri. Gure asmoa argazki orokor bat osatzea izan da, datu zehatz eta itxiak egitea baino.

Gu gara giltza! dinamikari buruzko elkarrizketa bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Zumaia 2015-01-30 15:26   Gizartea

Galerna Sarean gazte proiektu komunikatiboak GU GARA GILTZA! dinamikaren inguruko elkarrizketa egin digu. Ikusi hemen!

AFARI-EZTABAIDA: Gu gara giltza!

2015/02/06 21:00

Zumaia | Zumaia

Azken hilabeteotako "Gu gara giltza!" dinamika bere amaierara iristen ari da. Zumaiako gazte askok hartu dugu parte, modu desberdinetan: batzuek solasaldietan, galdetegien bidez besteek. Orain, Zumaiako gazteon errealitatea zein den ezagutu eta aurrera begirako lehen harria jartzeko unea da. Horretara dator afari-eztabaida hau. Afari goxo baten bueltan, galdetegiko datuen ondorioen aukezpena egingo dugu. Baina horretaz gain, gazteok emantzipazioaren inguruan ditugun kezkak konpartitu eta lanean jarraitzeko bide eta aukeren inguruan eztabaidatuko dugu. Benetako aldaketa gazteon eskuetan dago, GU GARA GILTZA!!