DARAHLI-REN KOMUNIKATUA HASSANNA AALIA AKTIBISTA S

DARAHLI-REN KOMUNIKATUA HASSANNA AALIA AKTIBISTA S

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea Zumaia-Sahara 2015-10-07 16:35 DARAHLI-REN KOMUNIKATUA HASSANNA AALIA AKTIBISTA SAHARARRAREKIN GERTATURIKOAREN HARIRA Saharar herriaren aldeko “Zumaiako Darahli Elkartea”k Hassanna Aaliarekin gertatzen ari dena salatu nahi du. Atzo, 2015eko urriak 6,kaleko arropaz jantzitako polizia batzuk Burgosen atzeman,atxilotu eta komisaldegian izan zuten 2 orduz atxikita. 2015eko urtarrilaren 19an Estatu espainiarrak Asilo Politikoa ukatu zion Hassannari eta honek, helegite bat jarri zuen. Hassannak, Espainiako Auzitegi Nazionalean jarritako helegitea erakutsi zien, baina hauek ez zioten jaramonik egin. 15 eguneko epea eman diote Estatu espainiarretik alde egiteko. 48 ordu ditu honen aurkako helegitea aurkezteko. Kanporatzeko aginduaren gainetik babes eskubidea egongo litzateke. Ondorioz, ezingo lukete kanporatu bi helegiteak ebatzi bitartean. 2010ean Gdeim Izikeko kanpalekuan parte hartzeagatik, Marokok atxilotzeko agindua eman zuen 2011 urtean. Epaituak izango ziren pertsonen zerrenda argitaratu zutenean, Euskal Herrian aurkitzen zen eta bertan geratzea erabaki zuen. 2012 hasieran, Espainiako estatuari asilo politikoa eskatu eta 2013an Marokoko tribunal militar batek bizi osoko kartzela zigorra jarri zion beste hainbat aktibista sahararrekin batera. Urte hasieran eskatu genuen bezala, hemendik aurrera antolatzen diren Hassanna Aaliaren aldeko elkartasun kanpaina, manifestazio eta abarretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu Darahli osatzen dugun kide guztiok. Bide batez, Hassannari zein bere familia eta lagun guztiei elkartasun osoa adierazi nahi diegu.