Ume jolasak-tailerrak

Ume jolasak-tailerrak

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2017-03-24 18:05 Martxoaren 25ean, 12:00etatik aurrera, umeentzat jolasak eta tailerrak burutuko ditugu. Hauekin, Saharako egoera transmititzen saiatuko gara modu entretenigarri baten bitartez. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez ordea, ekintza hauek kofradian izan beharrean Oxford aretoan egingo ditugu epel eta goxo egoteko. Gonbidatuta zaudete!

BIDEOA: Darahliko hiru kide Saharako kanpalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2016-04-26 19:29   Gizartea

Pasa den Aste Santuan elkarteko 3 kideek Saharar errefuxiatuen kanpalekuetara burutu zuten bidaiaren laburpena, bideo honetan aurkituko duzue.

USB solidarioak Saharako haurren oporrak ordaintzen laguntzeko

USB solidarioak Saharako haurren oporrak ordaintzen laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2016-04-19 13:52   Gizartea

Urtero bezela Darahli elkartea Urduñara etortzen diren ume sahararrekin udara igaroko dute. Bertan, monitore lanak burutuko dituzte elkarteko gazteak, euskadiko beste gazte batzuekin batera. Aurten, eta bertan egiten diren gastuei aurre egiteko, USB solidarioak saltzea erabaki dute.

Darahlikideak kanpalekuetan izaten ari diren bilera ezberdinak

Darahlikideak kanpalekuetan izaten ari diren bilera ezberdinak

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2016-03-24 10:43   Gizartea

Pasa den ostegunean abiatu ziren elkarteko 3 kide, saharar errefuxiatuen kanpalekuetara eta oraindik egun batzuk geratzen zaizkie bertan. Hauen lana, Darahlik ZUG herriarekin duen senidetzea dela eta, beraien beharrak ezagutzea da. 

ZURE ETXEAN SAHARAKO UMEAK

ZURE ETXEAN SAHARAKO UMEAK

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2016-03-14 16:18 Pasa den asteburuan Darahli elkarteko kideak izan genituen Erribera kalean, UDA HONETAN UME SAHARAR BAT izan nahi duten pertsonei informazioa ematen. Gogorarazi nahi dizuegu ordea interesa duen norbait baldin badago, IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 31ean AMAITZEN DELA, beraz badakizue, interesatuak ez itxaron gehiago eta bidali korreo bat oporrakbakeanzumaia@gmail.com helbidera.

Atzokoan, HASSANNA AALIA aktibista sahararra izan

Atzokoan, HASSANNA AALIA aktibista sahararra izan

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2016-02-13 14:44 Atzokoan, HASSANNA AALIA aktibista sahararra izan genuen Oxford aretoan, igandean itxiko dugun "Sahara: Hondarrean argi eta irrifarrak" erakusketaren barruan antolatuta genituen ekitaldien artean. Jende ugari gerturatu zen hitzaldira eta elkartearen aldetik oso gustora gaude jasotako erantzunarengatik. Dena den, eta dakigunez jende guztiak ezin izan zuela etorri atzo, ondoko web orrian ikusi ahal izango duzue atzo zuzenean streaming bidez emitituriko seinalearen bideoa. 25. minututik aurrera hasten da hitzaldia ····· https://www.periscope.tv/darahli

IPUIN KONTALARI SAHARAUIA: Chertat eta lehoia

2016/02/11 19:00

Oxford aretoa (Alondegia) | Zumaia

Helduentzako ipuina, arabieraz eta euskaraz kontatua. Arabierazko bertsioaren egilea Cheij Ahmed Bahia sahararra izan da. Euskarazko bertsioa, berriz, Jexux Eizagirre Portillo idazle hernaniarrak egin du. Ilustratzailea ere sahararra izan da: Abdi Ami Omar. Ipuinaren protagonista Chertat pertsonai fiktizioa da, oso pertsonaia ezaguna Saharan. Chertatek lehoiarekin tratua egingo du, bera delako animalia nagusia, eta erraztasuna duelako ehizatzeko. Eta haragiaren truke, Chertatek ura emango dio. Elkartruke justua da. Gero, tratu horrek Chertati ekarriko diona kontatzen du ipuinak. Tximua ere sartuko da tartean, biak elkarren kontra jarriz... Animali gehiago ere azalduko dira ipuinean: Ostruka, basamortuko tigrea, koiotea, hiena, elefantea... Guztiak, garai batean Saharan bizi zirenak, eta egun desagertuta daudenak.

HITZALDIA: Hassanna Aalia

2016/02/12 19:00

Oxford aretoa (Alondegia) | Zumaia

Lurralde okupatuetako giza eskubideen egoeraz hitz egingo digu Hassanna Aalia aktibista sahararrak Zumaiako DARAHLI elkarteak antolaturiko hitzaldi honetan. Adierazi beharra dago ekitaldi hau erderaz izango dela batipat. Besterik gabe, gonbidatuak geratzen zarete.

Gaur, urtarrilak 28 arratsaldeko 7:00etan, Oxford

Gaur, urtarrilak 28 arratsaldeko 7:00etan, Oxford

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2016-01-28 14:35 Gaur, urtarrilak 28 arratsaldeko 7:00etan, Oxford aretoan, Peio Romatet argazkilariaren erakusketaren irekiera, "SAHARA: Hondarrean argi eta irrifarrak". Gerturatzen zaretenontzat aperitiboa izango da eta bide batez Peiorekin egoteko aukera izango duzue. Gonbidatuta zaudete!

Aste Santuan burutu genuen bidaiaren errepasotxo bat

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-04-23 16:42   Gizartea

Aste Santuan burutu genuen bidaiaren errepasotxo bat egin zuten atzokoan elkarteko Jon Urbieta eta Iker Aizpuruak etb2ko "Sin ir más lejos" saioan. Hemen ateratzen diren irudi horietaz gain, bideo gehiago daude, eta horrekin ondoren dokumental labur bat egiteko asmoa dugu. Prest dagoenean erakutsiko dizuegu, bitartean honekin konformatu beharko zarete.

Darahli 2015: Azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-04-04 13:37   Gizartea

Kanpalekuetara egiten ari garen bisita amaitzear da. Azken eguna da gaurkoa eta bihar goizean helduko gara Zumaiara.

Darahli 15: Eskolan egindako lanen inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-04-02 20:00   Gizartea

Darahli 15: Eskolan egindako lanen inaugurazioa

Ezkontza ondo joan zen: haima handi batean jende asko bildu zen eta bertan tea edaten egon ginen. Gaur goizean eskolan egindako laneko inagurazioan izan gara. 

Darahli 15: Argazkiak jaso ditugu Zug-etik

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-31 17:28   Gizartea

Laugarren eguna izan dute gaur Darahliko kideek Tindoufeko kanpalekuetan. Atzo Soweto eskolako lanak egin zituzten arratsaldean eta gaur Rabuni hiriburura doaz, ospitala eta gerra museoa bisitatzera. Gaur, eguneko kronikaz gain, argazkiak ere bidali dizkigute.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bigarren eguna: Soweto eskola txukuntzen

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-29 20:39   Gizartea

Gaur Zug-eko Soweto eskola txukuntzen eman dute eguna Darahliko kideek. Hemen bidali diguten mezua:

Lehen eguna: Zug-en daude jadanik Darahliko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-28 13:52   Gizartea

Bidaia luzea izan da, baina dagoeneko iritsi dira Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetara. Hemen irakur dezakezue Handik whatsapp bidez bidali diguten mezua.

BIDEOA: Ostiralean doaz Darahliko kideak Tindoufera

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-25 11:24   Gizartea

Hiru egun besterik ez dira falta Zumaiako Darahli Elkartea Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara abiatzeko. Bertan, astebete igaroko du eta guztia ondo baldin badoa, 2012an burutu genituen antzeko ekintzak egingo ditugu,bideo honetan ikusgai dituzuen bezelakoxeak.

Drahliren argazki solidarioa

Drahliren argazki solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-16 10:30   Gizartea

Atzo eguerdian, Darahli Elkarteak antolaturiko argazki solidarioa atera genuen Itzurun hondartzan, Saharako ikurrinak astinduz eta bertako askatasuna aldarrikatuz #FreeSAHARA hashtagaren lelopean. Argazki gehiago gure Facebookean: facebook.com/darahali (argazkia: Peio Romatet)

Darahliren 'lipdub' bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-05 11:01   Gizartea

Otsailaren 18an grabatu genuen Zumaian, elkarteko 4. lipduba. Aurtengoan ISEKA talde zumaiarraren "Errudunak" abestia erabili genuen eta taldekide baten partehartzea izan genuen. Emaitza agian ez da beste 3ena bezain ona, teknikoki hitz eginda, baina hau ez doa lehiaketa batera eta honen helburua ez da erakustea ze nolako bideoa den gurea baizik eta pertsona kopuru majoa bildu ginela helburu batekin eta hauxe da: SAHARAREKIN DUGUN KONPROMEZUA ERAKUSTEA.

TWO MATCH bikotearen kontzertua

2015/02/28 18:45

Alondegia | Zumaia

Iraide Irigoyen eta Jon Lander Morenok osaturiko bikote musikal honek gaur egungo abesti ezagunen bertsioak abestuko dizkigute. Kontzertuak irauten duen bitartean edariak salduko dira eta bildutako dirua Saharar herriarentzat joango da. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=plnFt1otELY Facebook: https://www.facebook.com/twomatchband?fref=ts

Esker honeko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-02-28 10:34

Esker honeko kontzertua

Atzo ospatu zen azken aste hauetan asko iragarri dugun kontzertu solidario hori. Eñaut Elorrieta jauna izan zen ikuskizun honen buru eta, nahiz eta gorputz ez oso onez esnatu, aurreko egunetan sukarrarekin egon baitzen, aurrera egitea erabaki zuen.