Darahli Elkarteak Zumaian familiak behar ditu haur sahararrak udaran bueltan etortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2017ko mar. 4a, 11:21

Herri sahararrarekin elkartasuna izan eta uda honetan 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutil sahararrak euren familian harreran izango dituzten euskal familien bila gabiltza.

Adin txikiko hauek, urtean gutxienez bi hilabetez, munduko desertutik gogorrenetik irteteko eta orain dela 40 urte lapurtu zieten osasuna berreskuratzeko beharra dute.

Modu orekatuan elikatzeko beharra dute, elikagai eskasiak eragindako gaixotasunak sendatzeko.

Mediku errebisioetara joateko beharra dute, eta beharrezkoa balitz tratamenduekin hasi.

Neska eta mutil hauek oporrak bakean izateko beharra dute, itzalean egiten dituen 55ºtik urrun. 

Animatu eta informazioa eska ezazu

darahlizumaia@gmail.com

Tel. 605 701 463