Gure herriko EAJk sueltoan egitea erabaki du euskara biziberritzeko lanetan

Erabiltzailearen aurpegia anttonpeñalba 2015-07-17 10:48 Hasi da martxan gure herrian legealdi berria, eta lehenengo udalbatzan, besteen artean, gure agintariek, EAJk, sueltoan dantza egitea erabaki dute euskara biziberritzeko lanetan. Erakundeetan indar politiko bakoitzak izango duen ordezkaritza banatzeko orduan, herriaren ia erdia UEMAtik kanpo, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik kanpo utzi gaitu EAJk. Dantza lotuan egin ordez, sueltoan egitea erabaki du.Tristea benetan! Lastima eta haserrea eragin dit erabakiak. Ez nuen horrelakorik espero.