Santelmoak 2017: egitaraua egunez egun

Baleike 2017-04-18 11:31   Kultura

Santelmoak 2017: egitaraua egunez egun

Gainean dauzkagu santelmoak. Hemen kontsulta dezakezue aurtengo jai egitaraua:

(BIDEOA) Haur festa plazan Joxe Mendizabalekin

Baleike 2017-04-29 18:47   Kultura

Giro polita jarri du Joxe Mendizabalek plazan egindako haur festan. Haurrak saltoka eta dantzan aritu dira bideo honetan ikus daitekeen bezala.

Puzgarriak izango dira bihar Gernika parkean

Baleike 2017-04-29 17:16   Gizartea

Jumping estiloko barraka bat eta puzgarriak izango dira bihar Gernika parkean. 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango dira martxan eta doan parte hartu ahal izango da. 

[BIDEOA] Olagarro zopa lehiaketako epai-mahaia lanean

Baleike 2017-04-29 14:50   Kultura

Bideo honetan ikusi ditzakezue olagarro zopa lehiaketako epai-mahaiko kideak lanean. Gutxitan ikusitako irudia da hau.

Pulpo elkarteak irabazi du olagarro zopa lehiaketa

Baleike 2017-04-29 14:37   Kultura

Pulpo elkarteak irabazi du olagarro zopa lehiaketa

Pulpo Elkarteko Mariano Gomez eta Patxi Fernandez sukaldariek prestatutako olagarro zopa izan da gaur jokatu den lehiaketako onena, epai-mahaiak erabaki duenez. Bigarren postua Anaderentzat izan da eta hirugarrena Inpernuperentzat. 

(BIDEOA) Beheko Plaza Abesbatza kantuan

Baleike 2017-04-29 14:23   Kultura

Urtero bezala, Agustin Zubimendik zuzentzen duen abesbatza kalera atera da santelmoetako repetizioetan. Gurrutxaga plazan kantatu dute lehen abestia eta handik abiatu dute kantu kalejira.

(BIDEOA) Bertsio Gaua 2017

Baleike 2017-04-29 10:28   Kultura

Txosnetan egindako Bertsio Gauak eman zion hasiera atzo santelmoen repetizioei. Bost talde igo ziren oholtzara: Hertzainak, Gramones, Blink, Bath Brains eta Kop. Talde bakoitzaren kanta bana duzue erreprodukzio zerrenda honetan.

Alex Urangak zortzi onenen artean amaitu du Teahupoon

Baleike 2017-04-29 09:33   Kirola

Final-laurdenetako kanporaketa ikusgarria jokatu dute Alex Urangak eta Mike Stewartek Teahupoon (Tahiti), eta azken olatuan moztu dio hawaiarrak zumaiarrari finalaurrekoetarako bidea. Urangak maila bikaina erakutsi du txapelketa osoan. Jared Houston hegoafrikarrak irabazi du txapelketa.

Esku pilota txapelketa: hirugarren jardunaldiko emaitzak

Baleike 2017-04-29 09:26   Kirola

Esku pilota txapelketa: hirugarren jardunaldiko emaitzak

XIX. esku pilota txapelketa herrikoiko hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo Odietan. Honako emaitzak izan ziren: 

Munduko Surf Txapelketarako deitu dute Imanol Yeregi

Baleike 2017-04-29 09:13   Kirola

Munduko Surf Txapelketarako deitu dute Imanol Yeregi

Imanol Yeregik Munduko Surf Txapelketan parte hartuko du maiatzaren 20tik 28ra Miarritzen, Espainiako selekzioarekin. Bestalde, Portugalgo proban hirugarren errondan kanporatu dute.

Zabaldu dute 'Gorputzak' erakusketa Alondegian

Zabaldu dute 'Gorputzak' erakusketa Alondegian

Baleike 2017-04-28 19:28   Kultura

Olatz Goiburu eta Pelex artistek gaur arratsaldean zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan Gorputzak izeneko erakusketa. Margoez eta eskulturez osatutako erakusketa hau maiatzaren 14ra bitartean ikusteko aukera izango da.

Urrezko Aizkorako kanporaketa egingo da bihar Odietan

Baleike 2017-04-28 11:40   Kirola

Urrezko Aizkorako kanporaketa egingo da bihar Odietan

San Telmo jaietako repetizioen baitan, bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Urrezko banakako aizkolari txapelketako kanporaketa egingo da Odieta pilotalekuan. 

Ama, nora goaz?

2017/05/03 19:00etan

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

  • Zuzendaria: Iban Gonzalez
  • Ekoizleak: Karmelo Vivanco, Idure Cajaraville
  • Gidoia: Jon Gonzalo
  • Argazkia: Iban Gonzalez
  • Muntaia: Iban Gonzalez
  • Aktoreak: Barbara Rivas, Esther Remiro
  • Elkarrizketatuak: Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain, Anita Usiain

Gerra Zibilean bada istorio bat 80 urtetan ezkutuan mantendu dena, isilpean.

Istorio honetako protagonistak ez dira Frankoren kontra borroka egin zuten ohiko gudariak. Emakume anonimoak dira, eta agian horixe da haien istorioa ezezaguna izatearen arrazoia. Izan ere, nork ezagutzen du Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa?

1937ko neguan Gipuzkoako 14 herrietako 1.000 emakume kanporatu zituzten. Errepublikaren alde frentean borrokan ari ziren gizonen emazteak ziren, abertzaleak eta errepublikazaleak. Haien etxetatik bota zituzten, eta seme-alabak besoetan norabide jakinik gabeko bidaia hasi zuten.

Estrategian aldeak erakutsi arren, erabakitze eskubidearen alde hirurak

Jose Castillo 2017-04-28 09:37   Politika

Estrategian aldeak erakutsi arren, erabakitze eskubidearen alde hirurak

Luke Uribe Etxeberria EAJko legebiltzarkidea, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua Madrilen eta Juantxo Iturria Podemos – Ahal Duguko batzarkidea izan ziren asteazkenean Ontziratuk antolaturiko mahai-inguruan. Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketa hizpide, alderdi bakoitzak erabakitze eskubidearen inguruan duen ikuspuntua azaldu zuten hizlariek. Eztabaida, Joxe Juan Ugalde kazetariak gidatu zuen.

Esku pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur

Baleike 2017-04-28 09:35   Kirola

Esku pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur

XIX. esku pilota txapelketa herrikoiaren hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur, 18:00etatik aurrera, Odieta pilotalekuan. 

Maiatza eta ekainean ordutegi jarraia liburutegian

Baleike 2017-04-28 09:06   Kultura

Santelmoak amaitu eta berehala azterketak prestatzeko garaia izaten da. Hori dela eta, ordutegi jarraian zabalduko da liburutegiko ikasgela maiatzean eta ekainean.

Zabaldu dute ‘Bai Bidea’ batzokia

Publizitatea 2017-04-27 18:45   Ekonomia

Zabaldu dute ‘Bai Bidea’ batzokia

Ia hiru hilabete itxita egon ostean, Yuli Aparicio eta Cristian Fontecha bikoteak ‘Bai Bidea’ batzokia zabaldu berri dute gaur arratsaldean. Astean zehar eguneko menua eta karta eskainiko dute, eta asteburuetan, bakarrik karta bidez jateko aukera izango da.

San Joseko igogailua: bost proiektuen balorazioa

Baleike 2017-04-27 15:43   Gizartea

San Joseko igogailua: bost proiektuen balorazioa

Mahai politiko-teknikoak hautatutako bost proiektuen inguruko balorazioa irakurri zuen Gorka Arregi udal arkitektoak San Joseko bizilagunekin egindako bileran.

San Joseko igogailurako lanak 2018ko lehen hilabetetan hastea aurrikusten du Udalak

Baleike 2017-04-27 15:40   Gizartea

San Joseko igogailurako lanak 2018ko lehen hilabetetan hastea aurrikusten du Udalak

Ideia lehiaketara aurkeztutako bost proiektuen artean erabaki dezakete bizilagunek, Hogarrean, asteartera bitartean. Atzo arratsaldean bildu diren udal ordezkariak San Joseko bizilagunekin eta lanak 2018ko hasieran ekitea aurreikusten dela eman zuten jakitera.

ARGAZKI BILDUMA: Santelmoetako lehen asteburua

Baleike 2017-04-27 12:30   Kirola

Lehen asteburuko ajeak pasata, gainean dauzkagu errepetizioak. Hainbat argazki eta bideo argitaratu ditugu joandako egunetan, baina oraindik bagenuen beste mordoxka gordeta, bilduma eder bat osatzeko adina. Hemen aurkituko dituzuen argazki gehienak Peio Romatetenak dira, Juan Luis Romateten zenbaitekin osatuta.

»» Ikusi argazki guztiak (436)