SANTELMOAK

Ibilbide aldaketak haur eta helduen danborradan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko api. 21a, 15:25

Jada San Telmoetan bete betean murgildurik, datorren igandean, apirilaren 23an, egingo den haur eta helduen danborradaren ibilbidean aldaketak egongo direla jakinarazi du Udalak. 

Haurren danborradaren kasuan, ibilbidea Beheko plazan amaituko da, hau da, ez da Kantaurira joango. Eta helduena, aldiz, Ludotekatik atera eta zuzenean errepidea hartu eta herrira zuzenduko da. Honek ere Beheko plazan izango du amaiera.

Aldaketa horiek guztiek, parte hartzaileen esfortzu, ilusio eta inplikazioa eskertze aldera, helburu dute danborrada polit eta ezin hobea egitea, haiek gabe ez bailitzake posible horrelako ekimen berezia aurrera eramatea.