Errenta Aitorpena euskaraz egiteko aukera izango da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko api. 5a, 17:21

Zumaiako Udalak Errenta Aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko. 

Urtero, Errenta Aitorpena euskaraz egiten duten pertsonen kopurua hazten doa, eta aurtengo kanpainaren helburua %25eko langa gainditzea izango da.

Iaz, esaterako, 4.946 zumaiarrek egin zuten aitorpena euskaraz, eta Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zuten pertsonak 1.212 izan ziren.

Hiru bide daude  aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: 

  1. Autolikidazio proposamena
  2. Mekanizatua 
  3. Internet bidezkoa

Zumaian toki hauetan lagunduko dute aitorpena euskaraz egiten:

  • AM aholkulariak.Ardantzabidea 16, behea. 943 862609.
  • Unanue aholkulariak. Erribera kalea 6. 943 860960.
  • Zumai aholkularitza. Amaiako plaza 15. 943 862624.