Zumaiako Udalak gaur goizean izandako indarkeria matxista kasua gaitzetsi du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mar. 7a, 18:25

Gertakari hori salatu eta Emakumearen Nazioarteko egunarekin bat egiteko Berdintasun Foroak antolatutako elkarretaratzera deitu ditu Udalak herritarrak, bihar arratsaldeko 20:00etan Saregileen plazan.

Herriko emakume batek salaketa jarri du gaur goizean bere bikoteak egindako erasoagatik.

Indarkeria matxista kasua salatzeko eta bihar ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko, bihar, 20:00etan, Saregileen plazan, Berdintasun Foroak antolatutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die Udalak herritarrei.

Zumaiako Udalak, generozko edozein motako erasoaren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu.

Halaber, elkartasuna adierazi dio Udalak erasoa jasan duen emakumeari zein bere hurbilekoei.