Zenbait aldaketa trafikoaren norabidean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mar. 7a, 10:25

Datozen egunotan hainbat egokitzapen lan egingo dira Angeles Sorazun, San Jose kalearen 1 zenbakiaren aurrean eta Ignazio Zuloaga plazako zoladuran, bertako lurzorua konpontzeko.

Lanak martxoaren 8an hasiko dira eta lurzorua behar bezala gogortu dadin, astebetez konpondutako eremuak balizatuta egongo dira ibilgailuak bertatik pasa ez daitezen.

Trafikoa moztuko ez den arren, zenbait norabide aldaketa egingo dira eta horiek seinaleztatuta egongo dira.