Merkataritza eta ostalaritza establezimenduei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina egingo da datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko urt. 19a, 16:10

Zumaiako Udalak, Ferrovial Servicios enpresarekin elkarlanean, herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina pertsonalizatua antolatu du datorren asterako.

Merkatari eta ostalariei errefusa egoki kudeatzeak duen garrantziaz informatzea da kanpaina horren helburu nagusia, horrela, gaur egun denda zein tabernek sortzen duten errefus kopurua murriztu ahal izateko.

Parte hartu nahi duten saltokietako arduradunek http://zumaia.info-citi.es/ webgunean edo a.gorraiz@ferrovial.com helbide elektroniko bitartez izena eman ahal izango dute urtarrilaren 23a bitartean.

Ondoren, aipatutako enpresa establezimendu parte hartzaileekin harremanetan jarriko da bisita pertsonalizatu bat antolatzeko.  Honenbestez, urtarrilaren 23tik 27ra bitartean, enpresako teknikaria sentsibilizazio kanpainan izena eman duten saltoki zein tabernetara joango da, errefusa egoki kudeatzeak duen garrantziaz informatzeaz gain, hondakin mota hori sortzeak eragiten dituzten arazoen berri ematera. Halaber, haien zalantzak argituko ditu eta horrez gain, errefus mota nagusienen zerrenda jasotzen duen txostena emango die etorkizunean hondakin horiek nola kudeatu eta nora bideratu jakin dezaten.