baleike.eus

Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Eguberrietako ekitaldiak antolatzen lagundu duten guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-01-09 14:53   Gizartea

Errege Magoen kabalkadarekin agurtu ditu Zumaiak 2016-2017ko Eguberriak. Dagoeneko amaitu dira festa egunak eta horren harira, Zumaiako Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Gabonetako ekintza eta ekitaldi guztien antolakuntzan zuzenean parte hartu duten boluntario, elkarte eta eragile guztiei.

Aurtengo Eguberrietan zehar zumaiarrek hainbat eta hainbat ekintzez gozatzeko aukera izan dute, besteak beste, bertso saioak, Gabonetako haur parkea, musika ekitaldiak, Jaiotza eta noski Errege Magoen kabalgata! Guztiek izan dute oso harrera ona eta Udalak herritarren partaidetza ere eskertu nahi izan du.

Mila esker guztion ilusio, inplikazio eta lanagatik!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa