Santo Tomas eguna ospatuko da bihar Alai auzategian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko abe. 20a, 14:59
Halaber, Aitzuri frontoiko taberna ere bihar zabalduko da.

Eguberriak gainean ditugu dagoeneko eta festa giroan murgiltzen hasteko bihar Santo Tomas eguna ospatuko da Alai Auzategian.

Goizetik hasita ekintza ugari antolatu dira bereziki herriko haurrei zuzenduak. Horiek horrela, 11:00etatik 13:00ak bitarte puzgarriak egongo dira. Arratsaldean aldiz, 16:00tik 19:00etara, umeek jolas ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute: txingak, lokotx bilketa, zaku lasterketa, soka-tira, haur proba…

Horrez gain, 2 txozna eta musika ere egongo dira arratsaldez festa giroa alaitzeko.

Aitzuri frontoiko tabernaren irekiera

Eraikitze eta egokitzapen lan guztien ondoren bihar zabalduko da Aitzuri frontoi berriko taberna eta honek ordutegi jarraitua izango du goizeko 09:00etatik 22:00ak bitarte. Datozen egunetan, tabernaren arduradunak, Iban Aseguinolazak pintxo eta platerak jarriko ditu aukeran eta urte berriari begira, janari eskaintza areagotzea aurreikusi du eguneko menuekin edota beste hainbat razio eta platerekin.

Halaber, bihar inaugurazio eta Santo Tomas eguna dela eta, edariarekin batera txistorra pintxo bat banatuko die bertaratzen dien guztiei. 

Animatu!