Zumaiako Udalak bat egin du zabor bilketa zerbitzua mankomunatzeko aurkeztu duten akordioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko abe. 14a, 17:53

Horren arabera bost udalerrietako hondakinak Udal Elkarteak jaso eta kudeatuko ditu. Era berean, akordio horrek hondakinak gaika biltzeko zerbitzu sistema berriaren oinarriak onartu eta finkatzen ditu. Sistema mankomunatu berria 2018ko urtarrilaren 1erako martxan egongo da eta hondakinen %75 gaika biltzea du helburu.

Jakina da orokorrean zaborren eta hondakin sistemaren gaiak oihartzun handia hartu duela azken urteotan. Hori aintzat hartuta eta jakinik, aurreko legealdian sinatutako hondakin sistema gauza eziña zela, Udalera sartu orduko, gobernu taldea gogor aritu da Mankomunitatearekin batera elkarlanean, hondakinak biltzeko sistema berri bat adostu eta aurreko legealdian sinatutakoari erantzuna eman ahal izateko. Era berean, erabaki hori bailara osora zabaltzeko lanketa ere egin du. 

Horiek horrela, gaia bailara mailan aztertu eta landu da eta bost udalerrietako egoerari zein egungo sistemari erreparatuta, guztien artean, zabor bilketa zerbitzua mankomunatzeko akordioa adostu da.

Albiste guztia irakurgai HEMEN