2017ko aurrekontuetarako herritarren proposamenak jasotzen jarraitzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko aza. 28a, 15:12

Zumaiarrek datorren ostirala bitarte aurkeztu ahal izango dituzue proposamenak.

Urte amaieraren atarian eta 2017ko udal aurrekontuen lanketaren harira, udal gobernuak martxan jarri zuen urrian aurrekontuak2017@zumaia.eus helbide elektronikoa herritarren iritzi eta ekarpenak jaso ahal izateko. Ekimen horren bitartez datorren urteari begira Zumaian aurrera eramango diren proiektuek herritarren egungo behar, nahi eta eskaera zehatzei erantzutea du helburu gobernuak.

Dagoeneko hainbat proposamen jaso ahal izan ditu eta gogorarazi nahi du ekarpenak aurkezteko epea zabalik dagoela datorren ostirala bitarte, beraz, herritarrak animatzen ditu haien iritzi eta proposamenak egin ditzaten, guztion artean, Zumaia eta zumaiarren beharretara egokitutako herria eraikitzeko.