Game of Thrones

'Game of Thrones'-en errodajearen inguruko bilera irekia egingo da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko urr. 11a, 21:48

Udal gobernuak, Urriaren 13an egingo den bilerara gonbidatu ditu, Geoparkeko, Kosta saileko, Aldundiko eta ekoiztetxeko ordezkariak eta udal oposizioko taldeak. Bilerak helburu du herritarren kezka eta galderei erantzuna ematea

Game of Thrones telesailaren muntaia eta grabaketa lanek herritarren artean sortu dituzten galderak argitu eta hauek erantzute aldera, Udalak bilera ireki bat antolatu du zumaiarrekin ostegunean, hilak 13, arratsaldeko 18:30ean Alondegian.

Bilerak helburu du prozesuaren nondik norakoak azaldu eta herritarrek honen inguruan izan ditzaketen zalantza guztiak argitzea. Horretarako, udal gobernuak Geoparkeko, Kosta saileko, Aldundiko eta ekoiztetxeko ordezkariak eta oposizioko taldeak gonbidatu ditu.

Era berean, gobernuak adierazi du zumaiarrek ikusgai dutela dagoeneko udal webgunean ekoiztetxearekin sinatutako akordioa. 

Akordioa hemen dago ikusgai (gazteleraz).

JDT convenio Zumaia by baleike on Scribd