2016ko enplegu planaren inguruko informazio bilera egingo da gaur Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko ira. 20a, 15:13

Bertan, Urola Kostako Udal Elkarteak hamaika lanpostu betetzeko ireki duen deialdiaren berri emango zaie herritarrei. Bilera, arratsaldeko 18:30etan izango da.

Zumaiako Udaletik azaldu nahi dizuegu, gaur, arratsaldeko 18:30etan, Urola Kostako Udal Elkarteak bideratzen duen Enplegu Planaren inguruko informazio bilera egingo dela Alondegian, non, Plan honen baitan sortu diren 11 lanpostu betetzeko deialdiaren berri jaso ahal izango duten herritarrek.  

Bilera honen bitartez Mankomunitatean aurrera eramaten diren ekimenak ezagutarazi nahi dizkizuegu, hauek herritarrengana hurreratuz. 

Horiek horrela, interesa duen orok, bileran bertan jaso ahal izango dituzue deialdi honen inguruko xehetasun gehiago eta bertaratu ezin dutenek, http://www.urolakosta.eus/eu/-/udal-elkarteak-aldi-baterako-11-lanpostu-betetzeko-deialdia-egin-du-2016ko-enplegu-plana- helbidera jo ahal izango duzue informazio bila.