Irekita dago Olarro Eguneko lehiaketa gastronomikoan parte hartzeko izen emate epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko abu. 29a, 14:20

Era berean, zabalik dago ere, Udalak, estropaden entrenamenduetarako ahalbidetzen duen batela erabili ahal izateko izen emate zerrenda eta parte hartzaileek irailaren 1etik aurrera entrenatu ahal izango dute

Jakina da, Olarro Egunaren ospakizunean, gastronomiak eta noski, olagarroak garrantzi handia izaten duela. Horregatik, eguneko ekintzen artean, Eusebio Gurrutxaga plazan egiten den herritarren arteko lehiaketa gastronomikoa izaten da ekimen arrakastatsuenetarikoa. Aurtengoan, talde parte hartzaileek, olagarroa patatekin prestatuko dute eta ondoren, epaimahai bitartez erabakiko da zein izan den plater hau hobekien prestatu duen taldea. 

Ildo honetatik, Udalak adierazi du, dagoeneko zabalik dagoela lehiaketa honen baitan parte hartzeko izen emate epea eta interesdunek, Turismo bulegoan bertan edo turismoa@zumaia.eus korreo elektronikoaren bitartez apuntatu ahal izango dute lehiaketan.

Era berean, zabalik dago Olarro Eguneko estropadetan parte hartzen dutenentzat, Udalak, entrenamenduetarako ahalbidetzen duen batela erabiltzeko ordua eskatzeko zerrenda. Parte hartzaileek, gaurtik aurrera, Turismo Bulegoan eskatu ahal izango dute beren txanda eta erabiltzaileak, gehienez, 4 lagunez osatutako taldeak izan beharko dute. Entrenamenduak, irailaren 1etik 16ra bitarte egin ahal izango dituzte.