ASTEBURUAN DEBEKATUTA EGONGO DA MOILA INGURUAN APARKATZEA, ESTROPADAK DIRELA ETA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko uzt. 27a, 22:52
Hortaz gain tren txu-txuaren ibilbide aldaketa ere izango da arrazoi berarengatik.
Larunbatean eta igandean, hilak 30 eta 31, ARC2 eta ACTko estropadak jokatu dira Zumaian. Hori dela eta, ezingo da aparkatu moila eta arranpla inguruko aparkalekuetan.
 

Era berean, larunbatean, 14:00etatik aurrera, autobusek, ezingo dute Txomin Agirre Kaia kalera sartu, beraz, geldiunea, Patxita Etxezarretan egin beharko dute.

Igandean aldiz, sarbide hau ere itxita izango dute eguerdiko 15:00ak bitarte.

 

Tren txu-txuari dagokionez, Amaiako Plazan bira egin beharrean, Ardantza bide aldeta sartuko da eta Amaia plazako espaloian geratuko da jendea jasotzeko.

 

Barkatu eragozpenak.